2012/02/01

hirugarren erronka

Hona hemen Hizkuntzen Mintegiak proposatzen duen erronka.




La Extarnjera

(   ). Parto de nuevo.
Inútil ha de ser cuanto me digas
(...)
Tiéndeme la mano
que me acariciara
y olvídame. Olvida,
por mí... y por ti.
No soy una loca, no soy una rara,
¡mas no soy de aquí!


1.- Lehenengo bertso-lerroan hitz bat falta da. Zein da?
2.- "La extranjera" poema, aipatutako emakume olerkari batena da. Norena?

Argibideak:
1.- 1919. urtean poesia lehiaketa irabazi zuen.
2.- "Noticiero Universal" egunkariko kolaboratzailea zen.
3.- "La extranjera" olerkia, "Paisajes y Meditaciones" poesia liburuan agertzen da.
4.- Bartzelonan hil zen 1987an.
5.- Sei hizkuntza ezagutzen zituen

Beti bezala, bidali erantzunak erronkaortuella@gmail.com helbidera. Azken eguna: otsailaren 15a

2012/01/09

bigarren erronka




Natur Zientziak
Lurraren mapa aldatzen ari dela frogatu dute adituek eta irla berri baten berri eman ere. 
Hona hemen desafioa:
  1. Non dago uharte berria?
  2. Zeintzuk dira bertako biztanleak?
  3. Zein izen du uharteak?
  4. Polo bien desizozteak era berean eragingo luke itsas-mailen igoeran?
Erantzunak 
erronkaortuella@gmail.com helbidera bidali, urtarrilaren 22a baino lehen.



2011/12/09

lehen erronka


Matematika 
Lagun bik postura egin dute; 50€ jokatu ditu bakoitzak busti ala lehor jokoan. Busti ateratzekotan, bietako batek tantoa eskuratuko duela adostu dute eta lehor ateraz gero, besteak. Horrez gain, 5 tanto lortzen dituenak jokoa irabaziko duela erabaki dute. Baina, partida eten behar izan dute kanpoko arrazoiak direla medio eta batek 4 tanto eta besteak 3 dituztela. Zelan banatu behar dituzte100 euroak?

Erantzunak:
erronkaortuella@gmail.com  helbidera bidali urtarrilaren 8a baino lehen.