2012/05/27

maiatzeko agurra

Bide berriak egiteko gogoa izan zen honen guztiaren hasiera. Bide zabal eta errazetatik urrun ibili gara baina, gustura, bidezidorretan barna, periferian, txikiarekin gozatuz, elkarlanaren sinergien bila.
Eta ondo pasatu dugula esango dugu, erronkazaleon lurraldeetan beti baitago jokatzeko gogoa, jakinmina.


Euskal artista handi baten lana ekarri dugu gaur ona, agur esatearekin batera azken desafio txikira akuilatu nahi zaituztegu-eta. Kolorearen maisua, jakingo duzue nortaz ari garen...

Plazerra izan da. Datorren ikasturtera arte, izan ontsa.

Ortuella BHI-ko Normalkuntza, Agenda 21 eta IKT proiektuak